Klima-aldaketaren kontzeptua planeta osoko klimaren aldaketa orokorrari dagokio. Modu naturalean gertatzen da, baina, XX. mendearen hasieratik, gizakiaren ekintzaren erruz bizkortzen ari da.
Fenomeno honen ondorioak arintzen saiatzeko, NBEk 2030. urtera arte herrialde guztiak konprometitzen dituzten Garapen Iraunkorrerako Helburuen (GIH) barruan sartu zituen lehentasun horiek, zeinak 13. helburuaren bidez garatzen diren: klima-aldaketari eta haren ondorioei aurre egiteko premiazko neurriak hartu.
KLIMA-AZTARNA EZAGUTZEKO ARABAKO KALKULAGAILUAREN bidez, zure eguneroko ohiturek klima-aldaketan zer neurritan eragiten duten jakin ahal izango duzu, baita zure aztarna murrizteko aholkuak eskuratu ere.